“Umezain bat kontratatu dugu haurrak arratsaldetan zain ditzan”,
esan zion amak lagun bati telefonoz. Horrela jakin nuen
norbait etorriko zela Migeltxo nire neba txikia zaintzera eta
asko haserretu nintzen. Asko haserretu nintzen neska horri esan
ziotelako arratsaldeetan nire bila joan behar zuela eskolara,
eta ni neska handia naiz, ez dut horren beharrik. Horixe da
gure neskatoa zirarratu duen istorioa.
-----------