|

Matias
Txipirogoitia almirantearen sudurreko granoa
Antton Dueso
|
|
Orr:
56
Urtea: 2000
Marrazkilaria: Antton Dueso
Saila:
Auskalo Bumeran
ISBN:
978-84-7568-882-4
Salneurria: 6,15 €
|
|
|
Goizean goizik, jaiki eta, lehenengo-lehenengo, komunera joan
eta txixa egin du Matias Txipirogoitia almiranteak. Doministiku
egin eta airean ihesi joan zaizkio hortzordeak, komuneko zuloan
erori arte, txixa epeletan. Eskua komuneko zuloan sartzera joan
da hortzorde ederrak ateratzeko, eta bere burua ikusi du likido
horian. Eta ikusi duena ez zaio batere gustatu, ez horixe! Ispiluan
begiratu du, ongi ikusi ote duen jakin nahirik. Badaezpada ere,
badakizue. Baina, zoritxarrez, ez dago okerrik! Hantxe dago,
bere sudurraren puntaren puntan: granoa! Kanika baten tamainako
granoa!
-----------
|