|

Nora
noa?
Joxemari
Iturralde
|
|
Orr:
136
Urtea: 2001
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-970-8
Salneurria: 12,20 €
|
|
|
NORA NOA? Ipuin bilduma honek zerikusi zuzena du Joxemari
Iturraldek ipuingintzaren esparruan ibilitako norabidearekin.
Aspaldiko Dudular (1983) ipuin liburuaren ondoren Pic-nic
zuen arbasoekin (1985) ipuin liburua argitaratu zuen egileak.
Harrezkero eleberriak eta haur eta gazte literaturara emana
ezagutu du irakurleak. Baina ez bete-betean, nonbait; izan ere,
beti gorde du Iturraldek ipuinen munduarekiko errespetu eta
miresmen ezkutaezina. Horren frogarik ederrenak dira antologia
pertsonal honek bildu dituen ipuin berriak. Egilearen iragana
eta gaur-gaurkoa eskaintzen baitizkigu azken ipuin liburu honek.
Egilearen iraganeko ipuin munduan adiskidetasunak eta bidaiak
lehentasuna bazuten, azkeneko lanetan maitasuna, sexu-harremanak
eta umorea dira nagusi. Hauxe da "Ene Ixabel maiteari gutun"ean
darabilen tonua: "Bai, Ixabel; zu bazatoz dena izango da zuretzat,
eta zatitxoa besterik ez Carlosentzat. Lau ginateke horrela,
butano banatzailea helduko balitz. Gaur etortzekotan da. Bai
gizon traketsa! Hark dioenez, ez omen dago butanoa baino ezer
egokiagorik etxaldea berotzeko; ezta bere oratze desonestoak
(halaxe baitio) baino deus hoberik ere bizitza bakar bateko
emakume bakartia punturik onenean prest ipintzeko. Lau aldiz
entzuten badut sarrerako txirrina, bera bide da, eta agian altxatuko
diot nire gazteluko atalaga, bere zama astuna deskarga dezan".
-----------
|