|

Obabakoak
Bernardo
Atxaga
|
|
Orr:
396
Urtea: 1997
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-824-4
Salneurria: 22,45 €
|
|
|
Obabakoak liburua urte askoren emaitza da. Ipuingintzaren
tradizio luze eta zabalaren sintesia lortzen du Obabakoakek,
Poe-rengandik XX. mendeko azken ipuinlarien lanetaraino: Maupassant,
Txekhov, Villiers de L´Isle-Adam, Schowb, eta gertuagoko Waugh,
Quiroga, Rulfo, Cortázar, Borges, Singer, Ipar Amerikako ipuin
tradizioa, eta abar... Ahozko tradiziotik Joxe Arratibelen Kontu
zaharrak eta "Auspoa" saila. XII. mendetik Europa liluratu
duen Arabiako tradizio paregabea: Mila gau eta bat gehiago,
Txinatik heldutako Marco Poloren bidaia fantasiatuak,
eta abar luzea. Azken finean, literatura oso baten hausnarketa
eta sintesi bat eskaintzen du Atxagak bere liburuan. Literatura
eta bizitza bera imajinatzeko modu bat, begiratu bat. Munduari
eta gizakiari erantzuna emateko abiapuntu eta estilo bereizia.
Sinbolismoaren eta erromantizismoaren garaietatik landu eta
garatu den tradizioa izan da berea ere. Eta, hala ere, abangoardiak
eta Modernitate ausartenak erakutsitako irakasbideei ez die
Atxagak ukorik egin, horra "bost minututan nola ipuin bat idatzi"
lezioa. Literatur tradizio zaharra, ahozkotasuna, Modernitatea,
zer ez; dena dago egilearen eskura eta guztion ondare da dagoeneko.
Ondare aberats horrekin zer egin, horra Atxagaren azierto zoragarria.
-----------
|