|

Piano
gainean gosaltzen
Harkaitz
Cano
|
|
Orr:
190
Urtea: 2000
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-930-2
Salneurria: 14,30 €
|
|
|
"Gripe asko dabil aurten. Kutsakorra oso. Baina ez zen gripea
izan duela hiru aste, Amadou Diallo hogeita bi urteko gazte
afrikarra hil zuena. New Yorkeko Poliziak berrogeita bat
tiro emanda erail baitzuen, Bronxen, Sagar Handiak bere txortena
galtzen duen lekuan. […] Gertaeren ondoren, etorkinen alde lan
egiten duten taldeak alkatearekin bildu dira. "Tragedia bat
izan dela esan digu Giuliani alkateak", adierazi zuen erakunde
hauetako bozeramaile batek bileraren ostean. Alkatearen idazkariak
zuzendu egin zituen ordea bere hitzak: "alkateak akatsa
deitu zion gertaerari, baina ez tragedia", eta gainera,
Amadou Diallok, edozein kasutan, Polizia bila zebilen bortxatzaile
baten antz handia zuela berretsi zuen. Erretratu robotari so,
elkarren antz handia zutela ohartu naiz, onartu beharra dago.
Biak ziren beltzak. Polizia Saileko buruek, armatu gabeko gazte
bat gerarazteko berrogeita bat tiro tiro gehiegi ez ote
diren galdetu zaienean, zera erantzun dute: fenomeno honek baduela
izen zientifiko bat, zeina den tirokatze kutsakorra.
Lehenengo tiro erabat bidezkoen ondoren, kate-erreakzio bat
sortzen da inguruko poliziengan, eta energia ezkutu batek eraginik
festara elkartzen omen dira, senak hala aginduta. […]"
-----------
|