|

Rossetti-ren
obsesioa
Ramon Saizarbitoria
|
|
Orr:
194
Urtea: 2001
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-959-3
Salneurria: 14,30 €
|
|
|
"Eta, azkenean, pare bat jolas metaforikorekin luzatu ondoren,
alegoriak utzi, eta bere ipurmasailak aipatzen nituen besterik
gabe. Ipurmasail biribilek zoratzear nindukaten, irrealitatetik
-batzuetan duda egiten bainuen existitzen ote ziren- egiazko
bizitzara nindekartelako. "Amets huts zinena gorpuztu egin zara,
zure ipurmasailak dakuskidalako", eta bide horretatik, "zutaz
ase nahi dut, zure ahotik edan…". Ez dut uste ulertu ahal izateko
gehiago esatea merezi duenik, kontuan hartuta ez dela hau, inondik
ere, harro sentiarazten nauen oroitzapena. Ez dakit nola izan
nintzen horren ausarta, kontuan hartuz ere errazago dela horrelako
gauzak izkribuz esatea. […] Telefonoz deitu zidan, goizez, eta
berehala jakin nuen eragin positiboa lortu nuela izkribuarekin.
Bestela izan balitz ez zidan deituko, noski, baina, horretaz
gain, nor da? galdetu nuenean, bizitza osoan ordu arte entzundako
doinurik sentsualena entzun nuen. Zin dagit belusezko ahotsak
existitzen direla. "Maite zaitut" esan zidan, zeta gaztelaniaz
ahoskatuz. "¿Lo digo bien?". Baietz erantzun nion noski. "Qué
maravilla" esan zidan, "qué bien escribes, me tienes anonadada".
Antzeko baieztapen zerrenda luze baten ondoren, ea ba al nekien
non zegoen galdetu zidan, eta nik, noski, ezetz; nola jakin
behar nuen. "Ohe gainean nago etzanda" esan zidan. "Estoy tumbada
encima de la cama y tengo los muslos calientes, tío". Pentsa
daitekeenez, ezin nuen listurik irentsi. Harriturik nengoen
portaera harengatik, eta harro nire literaturaren eraginagatik.
Irakurtzen ari nintzen liburua esku artetik erori zitzaidan".
-----------
|