|

Sardina
ezpain gorriaren kasua
Anjel
Lertxundi
|
|
Orr:
208
Urtea: 2003
Marrazkilaria: Antton Olariaga
Saila:
Madame Kontxexi-Uribe
ISBN:
978-84-7568-265-5
Salneurria: 13,40 €
|
|
|
"Behin Fokker hegazkin zaharrean, azafatak besotik heldu eta
hegazkinaren barrura eraman zuen Bixentiko, gainerantzeko bidaiariak
atzean utzi ondoren:
-Nahi duzun tokia hautatu, Caracolillo, ongi etorria Fokker-era.
Bixentikok anteojo beltzak sudur puntaraino jaitsi eta inguruak
miatuz:
-Segurua al da hegazkin hau?
-Segurua? Bigarren gerrate mundialetik honantza ez du istripu
bakar bat ere izan.
Hegazkinaren zehaztasun tekniko ugari eman zizkion azafatak
Bixentikori. Eta hegazkinaren kalitatea indartzeko asmoz:
-Fokker-ik ez zeukalako galdu omen zuen gerra Hitler-ek".
-----------
|