|

Sartu,
korrontea dabil
Ixiar Rozas
|
|
Orr:
136
Urtea: 2001
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-573-1
Salneurria: 12,20 €
|
|
|
Abdou, Sara, Edmun eta Niko dute izena, baina Babak,
Charlotte, John, Maddi edo Kike izan zitezkeen. Hiri handi batera
trenez iristen den etorkina, Edmun ezagutu arte dena bi aldiz
pentsatzen zuen emakumea, hiru begi dituen argazkilaria eta
maitasuna pareta bateko pitzaduren zehar egiten duen opilgilea.
Abdou, Sara, Edmun eta Niko; Sartu, korrontea dabil elaberriaren
mikrokosmosa osatzen duten pertsonaietako batzuk. Korrontea
dabilela ikusterakoan sartzea erabaki dutenak. Sartu ostean
hiriaren hatzaparren menera geratzen direnak, horrek beren bizitzetan
izango dituen ondorioak aurretik kalkulatu gabe. Eta behin barruan
daudela ezingo dute atzera egin. Bizi. Eta hiriko edozein metro
karratuan zoriona bilatu; hori besterik ez.
(Lehenengo
kapitulua)
-----------
|