Alargun gelditu den berrogei urte inguruko gizonezkoa du
nobelak protagonista. Luis itsasgizona da, eta munduko beste
muturrera eraman ohi zuen maiz bere itsasontziak; halakoetan,
askotan gertatzen zitzaion astuna denbora, eta ohituta zegoen
whisky zangada batzuk hartzen. Oporraldi batean, baina, maitasunak
ekarritako erabakiak hartu beharrean egokitu da Luis. Maite,
hogeita hamar urte inguruan dabilen neskalagun berria, senarrak
edariari zion atxikimendu larriarengatik dago bananduta. Bataren
tragotxo bat baino ez, eta bestearen whisky tanta baten usaina
ezin jasana direla-eta, leize sakona zabalduko da maitemindu
berrien artean. Luisen bizitza luze eta ohitura zaharrek estropezu
egingo dute Maiteren erabakiarekin, oso argi ikusten baitu hark
inola ere nahi ez duena.
-----------