|

Sebas
leihotik begira
Jabier
Muguruza
|
|
Orr:
64
Urtea: 2001
Marrazkilaria: Jon Zabaleta
Saila:
Igelio Igela
ISBN:
978-84-7568-963-0
Salneurria: 6,60 €
|
|
|
Bakarrik geratu zenean, pauso mantsoak eginez logelara itzuli,
leihotik begira jarri, eta bere gurasoez gogoratu zen, bere
amaz lehenik, eta aitaz gero. Larriturik bere bila ibiliko
zirela otu zitzaion, eta ordurako kezkatuta, oso kezkatuta izango
zirela. Gero aitonaz oroitu zen, eta eskolako kideez. Ione neskamea
ere etorri zitzaion gogora: a zer sustoa hartuko zuen desagertzeaz
jabetzean.[…] Negarrez hasi zen orduan mutiko bakartia, intzirika,
eta malko ugari haien artean abandono sentsazioak bihotza zulatzen
ziola sentitu zuen". Neskamearekin egunak aspertuta pasatzen
ditu Sebasek. Mutilaren bizi-gogoak irudimenezko abenturetan
murgiltzen du.
-----------
|