Andoni Egañari ironia bertsogintzatik ezagutzen dionak izango
du zer dastaturik liburu honetan. Karikatura, esperpentoa
eta algara maisuki eraginez, egunerokotasunetik jasotako gaiak
jorratuko ditu ipuin hauetan, hala nola, Gurutze Gorriaren eta
Dyaren arteko lehia, Ertzaintzaren zeregin eta egin ezinak,
bere burua fisionomista ontzat jo eta igitai batez sarraskiak
egiten dabilenaren atzetik doanaren istoriokoa… Baina aipaturiko
karikatura, esperpentoa eta algara ez dira bere horretan helburu,
Egañak kasu guztietan egiten baitio tokia ironiari, gure eguneroko
zenbait egoera salatuz, zilipurdika jarriz, ipurdi bistan utziz.
Bada, ordea, besterik liburuan, "Itzalak" ipuinean ageri zaigun
samurtasun dohain apartak erakusten digunez. Iraganak ihesi
joan (kasu honetan itzal antzerkia) eta nobedadeak lotsagabeki
nagusitzen direnean (zinematografoa), gizona beti gertatzen
da impassean, aurrera egin ala atzera begira gelditu, zer egin
ez dakiela. Eta ezinegon horri errebeldia nagusitu bazaio ere,
Egañak esaten digu samurtasunez begiratzen dakienak bakarrik
duela oroimena gordetzeko eskubidea.
-----------