|

Tobacco
days
Anjel
Lertxundi
|
|
Orr:
142
Urtea: 2000
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-925-8
Salneurria: 12,20 €
|
|
|
Gipuzkoako kostaldeko herri bat da eleberri honetako istorioen
gertalekua. Udako turista-bisitarienak ez bezala, itsas
herri horretako bizilagun askoren egunak -eta batez ere, gauak-
arazo, kezka eta urduritasunez gainezka ageri zaizkigu. Izan
ere, kontrabandoak, tabako kontrabandoak hain zuzen, bere barne-arau,
kodigo eta pikareska ditu. Zinema beltzak hain ohituta gauzkan
hanpako munduaren harreman korapilotsu eta gatazkatsuen isla
urruna bihurtzen da kontrabandoaren mikromundu hori: boxeoaren
munduko etengabeko aipamenen artean, taberna zuloak eta karta-jokoak,
mafioso itxurako nagusiak eta kontu-garbitzeak, hilketak, salatariak
eta xantaiak, goardia zibilaren saldukeria... Hori guztia da
Tobacco days izenburu zinemadun honen mundu narratiboa.
Zinemaren munduari eskainitako omenaldi xumea.
-----------
|