|

Traizioak
Iban Zaldua
|
|
Orr:
192
Urtea: 2001
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-069-9
Salneurria: 14,30 €
|
|
|
Iban Zalduaren berrogei narrazio jasotzen ditu liburu honek,
batzuk laburrak, luzeagoak beste batzuk. Traizioak ezkutatzen
dituzte gezurraren itzalean: traizioa Iraultzari, Aberriari,
Memoriari, Errealismoari, Literatura berari. Guztiak azaleratzen
dira obsesioz, mamuz, lagunez eta etsaiez beteriko bilduma honetan.
Berrogei traizio, berrogei ipuin. Honen antzekoak:
"Hamasei urte bete zuen egunean, Judas Iskariotek Jesusek bidalitako
papirozko eskutitz bat jaso zuen; irakurri ondoren errausteko
agintzen zion, eta sekretua gordetzeko. Handik aurrera gertatu
beharreko guztia azaltzen zuen, zehatz-mehatz, eskutitzak: non
eta noiz elkartuko zen Judas apostoluekin, taldekoen diruzaina
bihurtuko zela, eta, garrantzitsuena, Jesusi berari traizio
egin beharko ziola, eta gero bere buruaz beste egingo zuela.
Azken batean, traizio horren bitartez beteko zen Jesusen patua,
eta hala frogatuko zuen berak, Judasek, Haren jarraitzailerik
fidelena zela. Historiarentzat saltzaile doilorra izango zen
Judas, baina Jaungoikoaren eskuinera eseriko zen ezinbesteko
zerbitzu horren ordainean, erabakigarria izango zen eta haren
ekarpena Kristoren Eliza eraikitzeko. Papiroak azaldu bezala
gertatu zen dena. Judas ez dago Jaunaren eskuinera eserita,
ordea. 2000. urtearen hasieran Israelgo arkeologo talde batek
Judas Iskarioteren azkeneko traizioaren tresna topatu zuen Itsaso
Hilaren ondoko haitzulo batean: haren testamentua, non egia
osoa aitortzen baitu, eta, ondoan, Jesusek berak bidalitako
eskutitz hura. Arkeologoen iritziz, dokumentuok luzaro irauteko
utzi zituzten prestatuak".
-----------
|