|

Txoriburu
(+CD Audio)
Asun Balzola
|
|
Orr:
196
Urtea: 1999
Saila:
Narratiba
ISBN:
84-7568-837-3
Salneurria: 18,90 €
|
|
|
Txoriburu Asun Balzolaren umetako oroitzapenak dira.
Bertan esaten duenez, pirata izan nahi omen zuen, baina
hogei urte zituelarik auto-istripua izan eta jardunbide horretarako
edo beste antzekoren baterako bideak itxi zitzaizkion. Erdizka
oneratu ondoren, komunikazio-munduan sartzea erabaki zuen. Horri
esker, bere buruan bidaiak egiteko aukera du; alegia, pirata
ere izatea, umetan nahi zuen bezala. Txoriburu bere bizitzako
lehen urteen kontaketa da, Bilboko burgesiaren giroan, 40ko
hamarkadan. Asun Balzolak azken hogei urteotan haurrentzako
idazle gisa hartu duen ezagutza sakonari esker, garai goibel
batzuen zirriborro inpresionista egin ahal izan du. Orduko neskatoak,
batez ere, gauzak imajinatu nahi zituen. Berak marraztea magia
dela baitaki, eta anai-arreben, errealitatetik beren fantasien
bidez ihes egiten baitute, mundu propiala eratzen dute, helduen
mundu zentzugabearekin zerikusirik ez duena. Hala ere, haurraren
begiradaren atzetik, itxuraz xaloa den kontakizunean, gerratearen
zauria eta garai haietako gogortasuna ageri dira.
-----------
|