|

Urregilearen
orduak
Pako Aristi
|
|
Orr:
368
Urtea: 1998
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-807-7
Salneurria: 21,55 €
|
|
|
Urte askoren itzulian idatzitako eleberria dugu honako
hau. Egilearen aurreko lanak gogoratzea nahikoa da handik
hona ibilitako bidearen emaitza umotuagoaz ohartzeko. Azken
eleberri honekin urrats handia egin du Pako Aristik eleberrigintzan
eta, oro har, bere idazletza osoan. Herri/hirietako modernitatearen
azalpen definitiboa da eleberria. Izan ere, denok ere ezinbestean
modernoak izanik, ezin esan modu berean garenik. Alde horretatik
bada desberdintasunik hiriburu ugari eta anonimoen eta herrietako
bizimodu urduri eta aldi berean erritualizatuagoen artean. Azken
mundu hori jasotzen du maila sinbolikoan maiz, eta errealitatearen
zimurdura gordinenetik bere begiratu zorrotza saihestu gabe
beti. Herriko tabernariaren eta desintoxikatzen zegoen lagunaren
bisitan heldutako neska motoristaren arteko harreman gero eta
sendoagoak markatuko du eleberriaren harilketa xume eta dotorea.
Biak ere barmanak izaki, egun argiz lana egiten duena Fermin
eta pub gautar batean Luisa. Batean eta bestean gertatu eta
entzundakoek eraikiko dituzte eleberriaren pasadizo erakargarri
eta ugariak. Batetik bestera dabiltza eleberri honetako bazterrak
zeharkatzen dituzten ehiztariak, soinujoleak, txirri erretzaileak,
homosexualak eta beste.
-----------
|