|

Yako
Ixiar Rozas
|
|
Orr:
104
Urtea: 2001
Marrazkilaria:
Iñaki Martiarena "Mattin"
Saila:
Auskalo Bumeran
ISBN:
978-84-7568-960-9
Salneurria: 8,30 €
|
|
|
Uharte batean munduratu zen Yako, gehiegi maite zuen emakumea.
Zeruaren koloreko urek inguratzen zuten uhartea, lurralde
urrun eta ia ezezagun hura osatzen zuten gainerako uharteak
bezalaxe. Arrantzale batek aurkitu zuen Yako, hondarrean, zumezko
otarretxo batean. Artean ez zekien arren, hango biztanleen desberdina
zen, eta lurralde are desberdinago batetik zetorren. Urteekin
jakingo zuen hori. Eta urteekin jakingo zuen triste bizi daitezkeela
ere, berak bezala, gehiegi maite dutenak. Bidaia luze bati ekingo
dio Yakok, barruko sugarra itzaliko dion lekuraino. Han bere
maitasunarekin fundituko da.
-----------
|