|

|
Zazpi
bider zazpi
Felipe
Juaristi
|
|
Orr:
160
Urtea: 2005
Saila:
Perzebal
ISBN:
978-84-9746-273-0
Salneurria: 12,35 €
|
|
|
"Fernando eta Sebastian trenbidean daude, tunelari begira,
bata bestearen ondoan. Sebastian eskuinaldean dago; Fernando,
ezkerraldean. Herritik bi kilometrora daude, tuneletik irtenda
ageri den tokian: belardi txiki bat ezkerrean, ibairaino, eta
belardi handi bat eskuinean, muinoraino. Hirurak eta laurdenetan
iristen den trenaren zain daude. Trenaren aurrean gehien eusten
dionak irabaziko du azken froga hau, alegia, trena etorri eta
trenbidetik beranduen erretiratzen denak.
Sebastian kuadrilako liderra bihurtuko da, baina horretarako
zazpi froga gainditu beharko ditu, eta ez nolanahikoak. Sebastian
hiritik heldu da eta galantak pasaraziko dizkiote herriko lagunek
beren kuadrilan onartu baino lehen. Hura, ordea, ez da erraz
izutzen den horietakoa, eta, lagunen harridurarako, denak errendituko
ditu".
Gazteentzako eleberri klasiko bat idatzi du oraingoan Juaristik,
abentura eta intrigaz betea.
-----------
|