|

Zergatik
panpox
Arantxa
Urretabizkaia
|
|
Orr:
64
Urtea: 1997
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-743-8
Salneurria: 8,25 €
|
|
|
Zergatik Panpox nobelagilearen lanik biribilena da.
Lagunak alde egin ondoren emakume batek bere haurrarekin bizi
duen egun normal bat kontatzen digu nobelak. Goizean goizetik
gosaria eman, ikastolara joan behar dela hurrengo, arratsaldean
jaso... lotara eraman arte, eta protagonista bera oheratu arte
egin eta burutik pasatako gogoetak dira nobelaren edukia. Txema
lagunaren ausentzia oroitzapen huts baino zerbait gehiago da
nobelan, emakumearen gogoeta gehienetan dago haren ausentzia.
Bakardadea sentitzeko ere ia tarterik gabe dago emakumea, halakoxea
baita bere bizitzaren atze-aurrea. Baina tartetxo bakan horietan
isurtzen da nobelara etxetik alde egin zuen lagunaren oroitzapena.
Emakumea da kontalaria, eta emakumearen sentsibilitate unibertsalenetik
dago kontatuta nobela, haren sentimenduak guztionak baitira.
Virginia Woolf-en Mrs. Dolloway nobelako sentsibilitatea
ez dago Urretabizkaiaren nobelatik urrun. Zergatik Panpox-ek
ere egun batera errenditzen du kontatutako esperientzia literarioa.
-----------
|