|

Zeru
horiek
Bernardo
Atxaga
|
|
Orr:
128
Urtea: 2001
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-7568-943-2
Salneurria: 13,15 €
|
|
|
Hogeita hamazazpi urte betetzera zihoan andrea zen, bizitzaren
azken mutturra kartzelako hormen artean pasatakoa. Taxitik
jaitsi eta, larruzko maletari bi eskuekin helduz, Barcelonako
tren geltokiaren ate automatiko bati begira gelditu zen, hain
zuzen ere kristalezko superfizie hartan bere gorputz osoaren
irudia azaltzen zelako. Bai, hantxe zeuden bere belaun-izterrak,
bere panty beltzak; hantxe zeuden bere antezko txaketa Sidaren
laxo gorriarekin eta bere buru ile motx-motxekoa. -Ez nago hain
gaizki. Belaun politak dauzkat oraindik -pentsatu zuen. Bere
gorputza osorik ikusteak deitu egiten zion. Kartzelako ispiluek
ez zuten 40 zentimetrotik gorako luzerarik izaten".
-----------
|