Ongi etorriak Erein argitaletxera.

Argitaletxe honek, euskarri berri honetatik ere, literatura obrarik hoberenak eskaintzen dizkie irakurleei, haur, gazte zein heldu. Halaber, Erein argitaletxeak, euskal kultura bultzatzeko eta garatzeko lanean ari den argitaletxea da.

Alde horretatik, hiru ildo nagusitan dihardu:

      - Batetik, euskal literaturako liburuak argitaratzen, bai helduentzat eta bai gazte zein haurrentzat.

      - Bestetik, testuliburuak sortzen, prestatzen eta argitaratzen, Euskal Herriko zenbait irakasle-talderekin elkarlanean. Lehen eta Bigarren Hezkuntzak eta Batxilergoa hartzen ditu.Testuliburu eta pedagogi materialok euskaraz argitaratzen dira, eta batzuk baita gaztelaniaz ere.

      - Azkenik, saiakerak argitaratzen, batzuk euskaraz eta besteak erdaraz, euskal kultura eta gizarteari dagozkion gaiez. Erein argitaletxeak euskal gizarteak agertzen dituen premiei erantzun nahi die bere jardun editorialetik, zehaztasun, kalitate eta profesionaltasun handienaz.

Aurrerantzean, internet-erabiltzaileak eskura izango du gure bildumako edozein titulu.

 

EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300  Fax: (+34) 943 218 3 11
erein@erein.com



 

--------------------------------------
Copyright © 2001 erein.com - Eskubide Guztiak Erreserbatuak. All Rights Reserved.