Erein Argitaletxea

Literatura obrarik hoberenak eskaintzen dizkizuegu irakurleoi, haur, gazte zein heldu.

 
EREIN

Nor gara

Literatura obrarik hoberenak eskaintzen dizkie irakurleei, haur, gazte zein heldu

Erein Argitaletxea 1976ko abenduan sortu zen Donostian (Gipuzkoa). Halaber, Erein argitaletxeak, euskal kultura bultzatzeko eta garatzeko lanean ari den argitaletxea da. Literatura argitaratzeaz gain Lehen Hezkuntzatik Batxilergoa bitarteko ikasmaterialak ere kaleratu ditu ondorengo arloetan: matematika, hizkuntza, ingurunea, natura zein gizarte zientzietan.

Gaur egun eta teknologia berriak bultzaturik, lan ildo berrietara moldatzen ari gara, orainartean pentsaezinak ziren merkatu digitaletara, alegia. Berregokitze honek erabateko aldaketak ekarri ditu gurera eta horren erakusgarri nabariena ikusgai duzuen web orri berritu hau dugu.

Ildo honetatik gure bezeroei erantzun hobeago bat ematea dugu helburu, argitalpen berrien aurkezpenei dagokienez, hala nola eskolako materialetan, edota egileekin erlazionaturik foroak sortzeko aukera eta noski, liburuen salmentarena, bai paperezko formatoan, bai formato digitalean..

Alde horretatik, hiru ildo nagusitan dihardu:

Batetik, euskal literaturako liburuak argitaratzen, bai helduentzat eta bai gazte zein haurrentzat.

Bestetik, testuliburuak sortzen, prestatzen eta argitaratzen, Euskal Herriko zenbait irakasle-talderekin elkarlanean. Lehen eta Bigarren Hezkuntzak eta Batxilergoa hartzen ditu. Testuliburu eta pedagogi materialok euskaraz argitaratzen dira, eta batzuk baita gaztelaniaz ere.

Azkenik, saiakerak argitaratzen, batzuk euskaraz eta besteak erdaraz, euskal kultura eta gizarteari dagozkion gaiez. Erein argitaletxeak euskal gizarteak agertzen dituen premiei erantzun nahi die bere jardun editorialetik, zehaztasun, kalitate eta profesionaltasun handienaz.

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.com